Maite Garcia: "Liburuaren bigarren edizioa ere bukatzen ari da, heriotza gai tabua delako"

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko eka. 7a, 11:27

Maite Garcia, liburua eskutan. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren hasieran aurkeztu zuten Ekhi, siguiendo tu estrella liburua. Maite Garciak bere semearen heriotza eta dolua gainditzeko egindako gogoetak eta terapiak kontatzen ditu bertan. Hilabete eskasean, agortzear da bigarren edizioa.

Heriotza da Ekhi, siguiendo tu estrella liburuaren ardatza. Maite Garciak idatzi eta Igor del Barriok atondu zuen liburua. Maiatzaren hasieran aurkeztu zuten heriotza eta dolua ardatz dituen lana. Hilabeteren bueltan bukatzear da bigarren edizioa.

Maite Garcia oso pozik azaldu da emaitzarekin: "Banekien eragina eta arrakasta izango zuela, heriotza normalean ezkutatu egiten baita. Gaia hain da tabua ezen eta jendeari interesatzen baitzaio". Aiaraldea hedabideari aurreratu dionez, aurki sartuko dute labean hirugarren edizioa. "Bildutako diru guztia -egileon irabazi zatia- Indiara bideratuko dugu, eskola eraikitzera". Zentzu horretan, euren aurreikuspenak gainditzen ari direla aitortu du. Liburuak momentu politak itzuli dizkiola dio: "Asko etorri zaizkit hitz egitera haurraren, gurasoen edota nebaren doluaz. Jendea aldatzen hasi da heriotzaren ikuspegia, bizitzari ezberdin begiratzen".

Aurkezpenak
Eskualdean eta hemendik kanpo ere aurkeztuko du liburua Garciak. Asteburuan, esaterako, Madrilen izango da. Ekainaren 29an, berriz, Laudion egongo da, 19:00etan. "Orozkotik, Amurriotik, Aiaratik eta Artziniegatik ere deitu gaituzte, baita Bilboko liburutegitik ere. Jendeari asko gustatzen ari zaio; pertsonen alde gizatiarrean eragiten ari da", erantsi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide