Txarlazoko txabola eta bonba leherketaren historia, dokumentuetatik sarera

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko eka. 22a, 07:45

Txarlazoko etxoletan egon ziren, besteak beste, artzainak. / R.M.S

Rafael Mendibil Sobron urduñarrak Txarlazo mendiko txabolak ikertu ditu. Bonba leherketaren gertakariaren berri eman du, besteak beste. 

Nork ez du inoiz mendian barrena etxolarik ikusi? Urduñako Txarlazo mendi inguruan badira batzuk. Horien berri jaso du Rafa Mendibil Sobronek sarean. 

"Korralejo" aterpea da tokirik ezagunena urduñar askorentzat. Rafa Mendibil Sobronen arabera, baina, bere garaian beste hiru etxola egon ziren, "artzain eta soldaduei babes eman zietenak". Argazkitan jaso ditu eraikin horien egungo arrastoak. Izan ere, Urduñar askoren babesleku izan ziren txabola horiek. Adibide gisa jarri du Luis Maria Ganzabal urduñarraren artzain-etapa, bertan igaro baizituen momentu asko: "Handik atalaia ederra begista liteke, haranaren oso paisaia polita".

"Artzain komunalak, berriz, irteera gunean kokatutako etxola erabiltzen zuen. Bertan gertatu ziren oraindik argitu gabeko zenbait gertakizun", adierazi du. Txarlazoko bonba leherketa, hain zuzen.

Bonba leherketa
Dokumentuak aztertu ditu Mendibilek historia ezagutzeko. Hala jakin du, 1938ko ekainaren 2an, bonba bat lehertu zela Txarlazo mendian: "Arratsaldeko bostetan, Txarlazora bi lagun joan ziren. Kontatzen dutenagatik, zauri larriak izan zituzten, eta apenas izan zuten denbora hil aurretik 'bonba bat bota didate' esateko". Orduko ikerketek, ez zuten kasua argitu, "alboratu egin zen ikerketaren jarraipena". Etxolaren aztarnak, ikusgai daude oraindik:

16 urte beranduago, 1954ko urrian, Bilboko poliziak pertsona bat atxilotu zuen "zertzelada arrazoigarriak" topatuta. "Badirudi pertsona hori gertakaria jazo zen momentuan etxolan zegoela, edo inguru hurbilean". Alabaina, ez du atxiloketaren emaitzaren berri gehiago izan Mendibilek.

Horrez gain, hirugarren etxola baten berri eman du sarean, Aduanako soldaduek mende honetan erabilitakoa: "Suposatzen dut maniobra garaietan erabili zela". Aztertutako etxolen argazkiekin dokumentatu du historiaren bilketa. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide