Europako Pitch & Putt jokalari onenak lehiatuko dira Urduñan gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo egin zuten txapelketa eta parte hartzaileak aurkezteko ekitaldia, Urduñako Aduanan. Asteburuan egingo da nazioarteko norgehiagoka.

Kirol zita garrantzitsua egongo da gaurtik -ekainak 22- igandera Urduñako pitch & putt zelaian. Europako Taldekako VIII. Pitch & Putt Txapelketa jokatuko da bertan. Lau urtean behin egiten da norgehiagoka hori. Aurrekoa Andorran izan zen, eta Urduñari egokitu zaio orain goi-mailako kirol zita hori hartzea.

Zortzi herrialdetako taldeak batuko dira hirian: Euskal Herrikoak, Kataluniakoak, Galiziakoak, Suitzakoak, Frantziakoak, Norbegiakoak, Irlandakoak eta Britainia Handikoak. “Talde bakoitzak sei jokalari izango ditu”, azaldu dute Urduñako Pitch & Putt Klubeko kideek. Ostiralean eta larunbatean goizez zein arratsaldez egingo dituzte partiduak, eta igande goizean amaituko da txapelketa.

Antolatzaileek nabarmendu dute sarrera doakoa izango dela. “Ahalik eta jende gehien bertaratzea gustatuko litzaiguke, kirol hau ezagutzera emateko”, adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide