Udalak sare sozialetan gaitzetsi du norbaitek sabotajea egin duela Urduñako Herri Ikastetxean auzolanean eraikitako umeen jolas parkean.
Izan ere, mahaiak eta eserlekuak lurretik atera dituzte eta beste zenbait elementu mugitu. Gauzak horrela, irailean bere lekuan jarriko dituzte berriro.

Parte hartzerako prozesuaren emaitza
Maiatzaren amaieran ekin zioten jolas parkea egiteari, baina hori baino lehen bilerak gauzatu zituzten partaidetzaren bitartez diseinua erabakitzeko. Berez, Hiritik At kooperatibak zuzendu zuen prozesua eta hainbat guraso aritu ziren auzolanean.