Ekainaren amaieran egin zen lehen bilera irekia Urduñako balizko herri museoa nola egin pentsatzen hasteko, Alondegian. 25 pertsona inguru bertaratu ziren, udalak jakinarazi duenez. “Helburua da tokiko historia zaintzea eta bere garrantzia azpimarratzea, batez ere Urduñan errotuta zeuden ofizioena: zapatagintza edo aulkigintza kasu”. Hala ere, proiektuak bide luzea du oraindik aurretik, Itziar Biguri zinegotziaren arabera. “Udalak ideia oso orokor bat eraman zuen bilerara. Zehazteke dago oraindik zer nolako egitasmoa izango den”.

Kultura Etxean
Lan-talde bat eratu zen ekaineko bileran, eta dagoeneko ekin diote museoarentzako kokaleku posibleak pentsatzeari. Kultura etxea aztertu nahi dute, mota horretako proiektu bat eraikin horretan kokatu ahalko litzatekeen ikusteko.