Bilboko Aste Nagusian egunero egiten dute lehiaketa gastronomikoren bat. Horietako hiru dira -marmitakoarena, bakailoarena eta zezen buztanarena- sailkapen orokorrerako puntuagarriak. Atzo bukatu zen Bilboko Aste Nagusia, eta orduan eman zuten jakitera nortzuk izan diren sukaldari finenak.
Lehen hiru sailkatuetatik bi Urduñakoak izan dira. Kantarranas txokoko kideek lortu dituzte sailkapen orokorrean puntu gehien, eta ondorioz lehen saria etxeratu dute. Orruño elkarteko lagunek ere zapaldu dute podiuma hirugarren postuarekin.