Asko dira Urduñan barrena dauden baratzak. Urduñako Udalak jakinarazi duenez, azkenaldian areagotu egin dira lapurretak. Horregatik, azken asteetan handitu egin dute eremu publikoen zaintza. Urduñako Udalaren hitzetan, frogak biltzen ari dira gertaerak argitu ahal izateko.
Ertzaintzak, bere aldetik, ortugintzan dabiltzanei jakien inbentarioa egitea aholkatu die; lapurreta kasuan, ikerketa erraztu ahal izateko.