Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua Urduñako Andra Mari ikastetxean egon dira gaur, bertan egin baita ikastetxe pribatuen ikasturte hasierako ekitaldia.
Hori dela eta, Foru plazan -ikastetxearen aurrean- bildu dira Euskal Herriko gehiengo sindikaleko ordezkariak, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan hitzarmen berri bat eskatu eta benetako negoziazioa aldarrikatzeko.