Ehundik gora kirolarik hartu zuten parte Urduñako Mendi Duatloiaren azken edizioan. Sargoriari aurre eginez korrika eta mendiko bizikleta gainean igota osatu zuten ibilbidea, banakako zein erreleboka.
Berrikuntza gisa, "duatloi txikia" antolatu zuten. Herriko gaztetxoenek ere kirol modalitate honetan aritzeko aukera izan zuten horrela.
Argazkiak: Uxue Durana, Aimar Gutierrez