Lasterketa bikoitza antolatu du Urduñako Gualdetxu Mendi Bizikleta Trail Taldeak datorren larunbaterako -irailak 29-. Kronoeskala egingo dute 16:00ean, eta gaueko ibilaldia, aldiz, 21:00etan. Biak ala biak Foru Plazatik abiatuko dira.
Kronoeskaladak 4,5 kilometroko luzera izango. Gualdetxuko iturrian amaituko da norgehiagoka. Gaueko ibilaldia, aldiz, ez da lehiakorra izango eta 26 kilometroko ibilbidea izango du.
Ostiral honetan -irailak 28- bukatuko da izena emateko epea. Rockthesport.com webgunean egin daiteke inskripzioa.