CD Orduñak bertan behera utzi ditu asteburuko lagunarteko partidak, futbolari baten heriotzagatik

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ira. 27a, 13:33

CD Orduñako kideek asteburuko garaipena dedikatu zioten gazteari / CD Orduña

Benjamin taldeko jokalaria gaur zendu da. CD Orduñak, Udalak eta Athletic klubak oharra zabaldu dute, babesa eta doluminak adierazteko senideei.

CD Orduñak sare sozialetan eta webgunean jakinarazi duenez, benjamin kategoriako Aaron Martin futbolaria hil da. Iragan astean bihotzekoa izan zuen gazteak, entrenatzen zegoela. Geroztik erietxean egon da, gaur zendu den arte.

Familia eta lagunei babesa emateaz gain, "lutoan" dagoela adierazi du  klubak. "CD Orduñako lehendakari, zuzendaritza, talde tekniko, jokalari eta kolaboratzaileek dolumina helarazi nahi diegu Aaron Martinen etxeko eta gertukoei". Ildo beretik, asteburuko lagunarteko partida guztiak bertan behera utzi dituzte.

C.D. Orduña erabiltzailearen argazkia.

 

Urduñako Udalak ere egin du adierazpena: "Doluminik sentikorrenak adierazi nahi dizkie Udalak Aaron Martinen familiako senide eta lagunei zoritxarreko une gogor hauetan. Halaber, elkartasuna adierazi nahi dio CD Orduña futbol klubari, urduñarrak bertan jokatzen baitzuen. Goian bego".

Arando korrikalari taldearen hitzetan, “oso presente egongo da igandeko krossean urduñako gure korrilakari txikia”. Hala, sendiari doluminik sentikorrena bidali diote.

Eskualdeko futbol taldeen babesa
Inguruko kirol klubetan ere izan du oihartzuna gertaerak. Laudio Futbol Klubak, esaterako, oharrean erantsi du erakundearen babes eta laguntzeko prestutasun osoa. 

Bailaratik harago, Athletic klubak ere izan du elkartasun keinua, komunikazio kanaletan CD Orduña eta futbolarien gertukoei samina adierazita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide