Urduña izango da Aiaraldeko “Beldur Barik Jarrera!” lehiaketaren epizentroa

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 2a, 14:42

Hirian egingo da ekimenaren finala eta sari banaketa azaroaren 23an. Gaur goizean aurkeztu dute eskualdean egingo den dinamika.

"Beldur Barik Jarrera!" film laburren lehiaketaren IX. edizioa antolatuko du Emakundek aurten. Ekimenaren helburua aurreko urteetako berdina izango da: “kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpenak eraldatzea”. Hala adierazi dute eskualdeko hainbat ordezkari instituzionalek gaur goizean Urduñan eginiko aurkezpenean.

Aurreko urteetako ildoari jarraiki, eskualdeko lehiaketa antolatuko dute, EAEkoa osatzeko balioko duena. Tokiko lehiaketan 12 eta 26 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte, bi kategorietan banatuta. Horrez gain, kategoria berezi bat egongo da, zeinetan DBH ez duten herrietako 10-12 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko duten.

EAEko lehiaketak Aiaraldekoaren kategoria berdinak izango ditu. “Aurkezten diren lanek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin”, azaldu dute antolatzaileek.

Finala eta sari banaketa, Urduñan
Urduñan egingo da Aiaraldeko lehiaketaren finala eta sari banaketa. Azaroaren 23an izango da zita, Orduña Plaza hotelean.

Beldur Bariken webgune ofizialean (www.beldurbarik.org) kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak. Azaroaren 9an itxiko da lanak aurkezteko epea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide