Ehunka kirolari elkartuko ditu Urduñako Mendi Maratoiaren bigarren edizioak

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko urr. 3a, 07:30

Kirol egutegiak ez du atsedenik hartzen Urduñan. Datorren azaroaren 11n Urduñako Mendi Maratoiaren bigarren edizioa antolatuko dute hirian.

Bigarren urtez jarraian Mendi Maratoia antolatuko du Urduñako Gualdetxu MBTT taldeak. Azaroaren 11n izango da zita Foru Plazan, goizeko 09:00etan. Hiru lasterketa prestatuko dituzte antolatzaileek: 42 kilometroko maratoia, 26 kilometroko maratoi-erdia eta 12 kilometroko froga laburra.

Izena emateko epea zabalik
Plaza mugatuak daude hiru frogetan: 200 plaza maratoian, 100 maratoi-erdian eta, azkenik, 150 pertsonek parte hartu ahalko dute 12 kilometroko ibilbidean.

Izena emateko epea apirilean zabaldu zuten. Internet bidez bete daiteke inskripzioa sportmaniacs.com atarian.

Hiru ibilbide ikusgarri
Hiru kategorietako lasterketek ibilbide ikusgarriak osatuko dituzte Gorobel mendilerroan barrena.

Maratoiak Fraileburu azpitik igoko ditu kirolariak Txarlazo mendira, Txoza ingurura jaitsi eta Bedarbide azpiko bidetik igotzeko berriro ere mendilerroko gainetara. Bertatik, Tologorri gaina igarota, Venta Friatik jaitsiko dira lasterkariak Lendoñora helmugarako bidea hartzeko. Zortzi horniketa postu aurkituko dituzte parte-hartzaileek 42 kilometrotan barrena.

Maratoi-erdiak lasterketa luzearen ibilbidea jarraituko du. Ez da, ordea, Tologorrira arte iritsiko, Senda Negra bidezidorretik behera egingo baitute lasterkariek helmugarako bidea.

Azkenik, lasterketa herrikoia Txoza gaineraino igoko da, bertatik Urduñara jaisteko berriz.

Ibilbideen xehetasun guztiak UMMren web-atarian aurkitu daitezke.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide