Txarlazo Mendi Taldeak sare sozialetan iragarri duenez, urriaren 14an izango da Urduñako mendi ibilaldia. Aurten, gainera, hamabosgarren urteurrena ospatuko dute.
Ekimenari dagokionez, ohi bezala, bi ibilbide egongo dira: luzea eta laburra. Zirkuitu handiak 24 kilometro edukiko ditu, eta txikiak 12.5. Hortaz, irteera ordua ez da berdina izango.
Bide luzea hautatzen dutenek 8:00etan egon beharko dute Foru plazan, eta gainontzekoek 10:00etan.
Izen-emateari dagokionez, egunean bertan inskripzioa egin beharko da. Modalitatearen arabera ezberdina izango da prezioa: "Luzeak 3€ balioko ditu, eta laburrak 2€".
Horrez gain, urriaren 11n hitzaldia antolatu dute. Hain zuzen, Jon Galdós arituko da hizlari, Apalache bidean izandako esperientzia kontatzen. Apalachek 3.523 kilometro osatu zituen berak bakarrik. Hitzordua 19:30ean izango da, Alondegian.