Hil egin da atzo ibaira erori zen bizilaguna

Erredakzioa 2018ko urr. 14a, 21:02

Helikopteroa bertaratu zen gizona hospitalera eramateko. / Arabako Foru Suhiltzaileak

81 urteko gizonezkoa zen. Ospitalera eraman zutenean zendu zela baieztatu du Ertzaintzak. Kolpe handia jaso zuen buruan.

Hil egin da atzo Urduñan ibaira erori zen gizonezkoa. 81 urte zituen eta Ospitalera eraman zutenean zendu zen, Ertzaintzak baieztatu duenez. Mikel Deuna kalean jazo zen ezbeharra. Ibaiak 20 zentimetroko sakonera baino ez du. Hori dela eta, eroritako pertsonak kolpe handia jaso zuen buruan eta odol asko zerion, Arabako Foru Suhiltzaileen esanetan. Behin ibaitik aterata, helikopteroz eraman zuten zauritua erietxera, baina ez zuten bere bizitza salbatzerik izan.

Sare sozialen bidez eman zuten gertatutakoaren berri:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide