Urduñako Animalista Taldeak protesta antolatu du zikoinen bizi eskubidea defendatzeko. Izan ere, artzapezpiku barrutiak kabiak kentzeko agindua eman du. Urriaren hasieran egin zituzten horretarako beharrezko lanak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Andra Mari eta Santa Maria elizetan egin dituzte kabiak, besteak beste, orain arte. Elizak, baina, zikoinen guneak erretiratzea erabaki du. "Antzinako Andra Mari ikastetxearen aurrean egingo dugu elkarretaratzea 12:00etan. Diputazioaren laguntzarekin artzapezpikutzak zikoinen kabiak kentzea salatuko dugu", adierazi dio Urduñako Animalista Taldeak Aiaraldea hedabideari. Eragilearen ustez, zikoinak denenak dira, "ez euren habitata erasotzen dutenenak".
Urduñako Udalak sare sozialetan azaldu zuenez, kabiak erortzen ari zirelako hartu zuten neurria: