9:30etan abiatu dira kirolariak Urduñako Foru Plazatik. Hiru lasterketa egon dira: 42 kilometrotako maratoia, 29 kilometrotako maratoi erdia eta 12 kilometrotako froga herrikoia.
Maratoiko partaideek hirutan igo dute Gorobel mendilerroa, Fraileburutik, Bedarbidetik eta “Paso malotik”. Orotara 2.600 metrotako desnibel positiboari egin behar izan diote aurre. Xabi Lete izan da azkarrena, ibilbide osoa 4 ordu eta 17 minututan osatu baitu. Emakumezkoetan Amaia Larreategi izan da garailea.
Maratoi-erdian lasterka aritu diren kirolariek ere malda handiei egin diete aurre. Fraileburu eta Bedarbidetik igo dira Gorobeleko gailurretara. Victor Amatriain igo da podiumaren lehen postura 29 kilometroak 2 ordu eta 42 minututan egin ostean.
12 kilometrotako frogak altxatu ditu podiumaren posturik gorenera Aiaraldeko korrikalariak, Iñaki Isasi eta Oihana Arratibel izan dira irabazleak.