Poteo musikalean, aldiz, hainbat talde entzuteko parada egon da. Ostiralean Carlos Velasco Duo, Peri Flay, Tobaco Road eta Riffs & Chips taldeek jo zuten. Atzo, aldiz, Alex (El Hierro), Bohemian Soul, Asuca Namá, 14 Cuerdas, Gwaya, Music Box eta Eriz & Totum Revolutum taldeek girotu zituzten hiriko tabernak. Gaur eguerdian ere hainbat emanaldiz gozatzeko parada egon da: Lupita, Edu Basterra, Gonzalo Portugal, The Binilo's, La Mara eta Devils taldeak aritu dira poteoan.
Datorren asteburuan gehiago
Datorren ostiral eta larunbatean egingo da Musika Astearen bigarren txanpa. Ostiralean kontzertuak egongo dira Foru plazan, eta Txalainak taldeak joko du Mugalde tabernan (Hertzainak taldearen tributua). Igandean poteoa egingo dute, eta bazkaria egongo da gero gaztetxean. Jam sessiona izango da azken ekintza, arratsaldeko seietan.
Argazkiak: Antonio Muñoz eta Urduñako Udala