Ekintzaz lepo agurtuko dute urtea Urduñan

Itsaso Arrizabalaga 2018ko abe. 21a, 08:27
Olentzero eta Maridomingiren bisita izango dute, besteak beste. / Aiaraldea

Gabon hauetarako kalejiraz, tailerrez eta kirolez betetako egitarau oparoa antolatu du Urduñako Udalak herriko hainbat elkarterekin batera.

Besteak beste, abenduaren 21ean Txistuman ikuskizuna izango da Alondegian 17:30ean, ondoren, 2018ko Gabonetako Marrazki lehiaketaren sari banaketa egingo da. Marrazkiak ikusteko aukera, ordea, urtarrilaren 6ra arte dago.

Olentzero eta Maridomingiren bisita

Abenduaren 23an, goizeko 10:30ean, Mari Domingiren etxera txangoan joateko aukera dago, bisita egin eta gutunak eman ostean bazkaria egingo dute bertan. Bestalde, goiz eta eguerdian musika izango da hirigunean: Getxa Goi txistu taldea ibiliko da auzoetatik eta Foru plazan Santa Zezilia Banda. Arratsaldean, berriz, 19:00etan, haurrentzako zinema eskainiko dute Alondegian.Abenduaren 24an 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira izango da zita garrantzitsuena.

Tailerrei dagokienez, Gabonetako sukaldaritza eta sukaldaritza osasuntsua tailerra antolatu dute abenduaren 26 eta 28an, hurrenez hurren. 2006-2011 artean jaiotako haurrentzat Hamma Beads (27an) eta orri markatzaile tailerra (29an) egingo dira. Parte hartzeko izena eman behar da, horretarako azken eguna abenduaren 19a da.

Kirol zita ugari

Kirolaz gozatzeko aukera ere egongo da. Esaterako, "Saskibaloia Denontzat" egongo da: abenduaren 26,27 eta 28an (goizez). Arratsaldez, berriz, kirol horretako txapelketako partidak jokatuko dira.

Abenduaren 29an eta 30ean, Arbieto futbol zelaian, Aaron Martin I Omenaldia antolatu dute, hasiberrien futbol 7 txapelketa, hain zuzen ere. Egun berdinetan baina udal bolatokian, Gabonetako Bola-jokoaren VIII. Lehiaketa egingo da.

Urteko azken egunerako Txarlazora herri-igoera antolatu dute, goizeko 9:30ean; arratsaldez, San Silbestreko lehiaketa izango da.

Urtea agurtzeko jaia

Urteari amaiera emateko,ordea, ez dute azken egunera itxarongo, abenduaren 29an Gabon Zaharreko Aldez Aurretiko Jaia antolatu dute, 21:00etan emango diote hasiera Urduñako DJ eta Mark Markosek girotutako DJ Gauari, ohiturazko kanpai-jotzea ere ez da faltako.  


Urtea umeetzako Gabonetako parkearekin hasiko dute, urtarrilaren 2tik 4ra izango da goiz eta arratsaldez pilotalekuan. Gabon egitaraua Ekialdeko errege Magoen kabalgatarekin itxiko dute, urtarrilan 5ean 18:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide