Kale saltzaileen zergak aldatzea erabaki zen atzo Urduñako osoko bilkuran, horretarako ordenantza aztertuta. Lendoñobeitiko ondarea mantentzeko hitzarmenaren luzapena izan zen "puntu nagusia", dorretxearen eta errotaren artapen eta konbertsbazioagatik gastu arrunten zati bat ordaintzeko dirulaguntza handitzea, hain zuzen. Bosgarren aldiz luzatu diote Lendoñobeitko Tokiko Erakunde Txikiari lankidetza hitzarmena, urtebetez. Gainontzekoan, udal langileen soldaten ordainketa eta udal kredituen transferentziak onartu ziren.