Arbietoko zelaian jokatuko da Aaron Martinen omenezeko Futbol 7 txapelketa. Hasiberriek hartuko dute parte. Futbolari gaztea irailean zendu zen. Asteburuan izango dira norgehiagokak, larunbatean -abenduaren 29an- final laurdenak, eta igandean finalerdiak zein finala.
Orotara, 8 talde lehiatuko dira: CD Orduña, CD Ugao, Athletic Cluba, CD Arratia, CD Laudio, CD Mungia, Iturrigorri eta Villa de Ermua. Aurreneko lau taldeek A multzoa osatuko dute, eta 9:30etik 13:30era arituko dira lehian. B multzokoek, berriz, 16:15etik 20:15 arte jokatuko dute. Partidek 40 minutuko iraupena izango dute. Hala, lau talde onenek finalerdietan neurtuko dituzte indarrak igande goizean. 10:15etatik 12:15era izango da hori, 13:00etan aurreikusi baitute trofeo banaketa.