"Urduña Hiria" deituko da museo berria, eta Kultura Etxean kokatuko dute

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 7a, 11:59

Kultura Etxean kokatuko dute Urduña Hiria museoa. / Aiaraldea.eus

Ostegunean egingo dute hurrengo bilera, 19:30ean Kultura Etxean.

Elkartea eratuko dute herri museoa kudeatzeko eta udalarekin hitzarmena egitea da asmoa. Era horretan, tokiko erakundearen gain geratuko da mantenua, Kultura Etxea egokitzea baita proposamena. Dagoeneko izena aukeratu dute: Urduña Hiria. "Bileraren arrazoia herri museo baten sortzearen ideia guztion artean lantzea da, gure ustez hirian beharrezkoa den azpiegitura kulturala baita", adierazi du Urduñako Udalak. Kultura Etxean kokatuko dute museoa, eta udaberriarako prest egotea gustatuko litzaieke. 

Xehetasunak aurrerago emango dituzte, baina dagoeneko zenbait bilera egin ditu lantaldeak. Ostegunean izango da hurrengoa, 19:30ean Kultura Etxean. Hala, asanbladan jasoko dituzte herritarren eta eragileen ekarpenak. Elkartearen estatutuen zirriborroa prestatu dute horretarako.

Abenduaren 20an izan zen aurreko bilera, 17 kide elkartu ziren. Bertan aurkeztu zituzten Urduñako diagnostikoa eta proiektuaren helburuak. 

Museoaren helburuak
"Urduña erreferente historiko bat da kultura, monumentu eta paisaiagatik; baina era berean gabezia handiak daude guzti hori balioan jartzeko", azpimarratu dute. Hori dela eta, zenbait helburu jakinarazi dituzte: lanbide esanguratsuen eta elkarteen bilduma pribatuak eskuratzea, Erakusketen Zentroa atontzea helburu hezitzaile eta soziokulturalarekin...

Dagoeneko hasi dira aurreneko bildumak pilatzen, Murias zapatarien tresneria edota Basabe aulkitegiko makinaria kasu. Hala ere, bestelako langintzak ere bildu nahi dituzte. Dena den, proiektua mamitu ahala emango dituzte xehetasunak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide