Lapurreta gertatu da gaur Urduñako pisu batean, 13:00ak aldera. Bizilagunek irekita topatu dute etxebizitzaren atea, apurtuta. Ertzaintzari hots egin diote orduan. “Une horretan mutil bat ikusi dugu etxetik ateratzen. Bizilagun baten etxera joan gara orduan eta atea itxi dugu, polizia itxaroteko”, azaldu du auzokideetako batek. Bere hitzetan, “mutil argal bat da” etxetik atera dena, “txanoa zeukan, eta praka beltzak”.
Etxe guztia desordenatuta
Poliziak bertaratu direnean etxebizitzara sartu dira, baina ez dute inor topatu. “Ez zegoen inor, baina gauza guztiak desordenatuak zeuden”. Auzokideek Aiaraldea hedabideari adierazio diotenez, etxebizitza horretan bizi diren pertsonak kanpoan daude. Gauzak hala, atea konpondu dute eta giltza berria jarri diote. “Badirudi ez dutela baliozko ezer lapurtu”.