"Orientazio zirkuitu herrikoia" egingo dute igandean Urduñan

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 22a, 08:29

"Urduñako Hiri proba" antolatu du Cobideak.

Kirola ezagutaraztea izango da helburua. 10:00etan hasiko da proba, Foru plazan.

Cobidea orientazio taldeak antolatu du zirkuitua. Kirola zabaltzeko helburuarekin, beste zenbait herritan ere eskainiko dute jarduera. Horien artean daude Sopela, Bilbo, Zalla eta Otxandio. Urduñakoa izango da aurtengo lehenbiziko ekimena.

Estitxu Ortiz tertangarra dago antolatzaileen artean. Aiaraldea hedabideari egindako elkarrizketan adierazi zuenez, orientazioa ezagutzeko parada ematea izango da xedea. Zirkuituari ekin aurretik, baina, hastapen ikastaroa  egingo dute. "Naturaz gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera", adierazi dute. Igandean izango da proba herrikoia, 10:00etan hasita. Larunbatean, baina, ikastaroa antolatu dute Alondegian, nahi duen ororentzat. 

Ikastaroa, larunbatean

Tailerra gazteleraz izango da, eta 17€ balioko ditu. Prezioaren barruan ikastaro teoriko praktikoa, iparrorratzaren mailegua eta dokumentazioa formatu digitalean daude. Plaza kopurua ere zehaztu dute, "gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena, eta gehienez 15-18 lagun onartuko ditugu". 

Orientazio kirola, iparrorratzaren erabilera, mapen irakurketa, ikurren interpretazioa eta orientazio kirolerako teknikak landuko dituzte Alondegiko saioan.

9:30ean izango da ikastaroko lagunentzat hitzordua. Hala, iparrorratzarekin ariketak egingo dituzte, gidatutako paseoa emango dute mapa eskutan proba zelaian. "Irakaslearen azalpenak entzun arte iparrorratzik ez erostea gomendatzen dugu", erantsi dute. Izen-ematea internet bidez egin beharko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide