Urduñan egin zuten Jesus de la Fuente Orientazio zirkuitu herrikoia

Josu Ullibarri 2019ko urt. 29a, 08:03

Larunbatean izan zen Urdunako orientazio proba. COBI taldeak antolatuta, kirola ezagutzeko aukera egon zen.

Orientazio proba herrikoia egin zuten Urduñan larunbatean. Mikel Monasterio aritu zen, besteak beste, antolatzaile lanetan: "Probaren helburua orientazio kirola Urduñan eta Aiaraldea osoan sustatzea eta ezagutzera ematea da. Bagaude pertsona batzuk Urduñan, Laudion eta Amurrion orientazioa egiten dugunak, eta ikusten dugu ez dela ezaguna".

COBI taldean hartzen du parte Monasteriok. Zirkuitu herrikoiak antolatzen dituzte kirolaren berri emateko, "Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiak helburu hori dauka, baina Bizkaia osoan". Aiaraldea hautatu zuten seigarren edizioko lehenbiziko proba egiteko.

Hala, Urduñan zehar kokatu zituzten balizak, mapa baten laguntzarekin bilatzeko. Hiru kategoria egon ziren: "Horia (erraza eta motza), laranja eta gorria (luzeagoa eta zailagoa)". Horren araberakoak izan ziren partaideak ere, Monasterioren esanetan: "Guztientzat pentsatuta egon da beraz: horia eta laranja kategorietan familiak eta oinez doan jendea dira nagusi. Gorrian korrika doan jendeak hartzen du parte normalean. Hala ere, ez da oso ibilbide fisikoa, adibidez, gorrian, baliza guztiak ordenean hartzeko 7,3km beharko dira gutxienez. Horia eta laranja motzagoak dira".

Aaron Garmendiak ere parte hartu zuen proban. "Niretzat polita izan da Urduñan berriro lehiatzea, bertan batailatu nintzelako duela 10 urte", adierazi du kirolari laudioarrak, "lasterketa azkarregia izan arren, uste baino hobeto aurkitu dut nire burua".

Sailkapena ikusgai dago interneten.

Testua: Izar Mendiguren Cosgaya
Argazkiak: Josu Ullibarri

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide