Aspaldi etenalditxo bat iragarri genuen bueltatzeko asmoarekin baina bizitzak beste leku batzuetara eraman gaitu eta gaur egun ez dugu uste HUTSAk merezi duena emateko prest gaudenik eta beraz , agur esateko ordua heldu dela uste dugu.
Arrazoi asko daude erabaki honen atzean, batzuk soilik gureak eta erabaki pertsonalek eragindakoak, gure sormena eta gure nahiak beste proiektu batzuetan dauzkagu eta HUTSA maite dugun arren ez diogu merezi duen denbora eskeintzen.
Beste arrazoi batzuk ordea musikari askok bizi ditugun egoerak baldintzatuak dira. Maitasun ta mimo handiz egiten ditugun lanak duintasunez zuzenekora eramatea oso zaila da, plazak topatzea eta baldintza egokiak topatzea gure herri honetan geroz eta zailagoa izaten ari da musikari askorentzat eta honek noski, nekea ekartzen du eta gure bidean eragina izan duela ezin dugu ukatu eta gaurkoan zintzoak izango gara honekin baita ere.
Eskerrak ematea besterik ez zaigu falta, gure doinuak maite duzuenoi, gugan siniztu duzuenoi, proiektu honen parte modu baten edo besten izan zaretenoi, gure motorra izan zaretenoi, gure kontzertuetara joan zaretenoi….gure hutsak bete dituzuenoi milesker bihotzez, ez dugu inoiz ahaztuko.
Bidai honi amaiera eder bat eman nahi diogu eta horregatik, laster, agur kontzertu bat iragarriko dugu.
Ametsak zehazkatu zituzten gure eskuek eta ametsak hatz puntakin be ukitu genituen baina dana beti ez da erreza eta batzutan eguzkia ikusteko begiak tapatu beharra daukagu.
Hitzik esan gabe agur esango dugu, sormenaren itsaso honetan eskerrak badakigun igerin egiten…
Zuei...
Beti arte eta eskerrik asko!
Maria Rivero eta Eriz Perez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!