Otxomaioetarako motorrak berotzeari ekin diote Urduñan. Aurtengo jaietarako pregoilari eta txupineroak proposatzeko deia luzatu die jai batzordeak herritarrei.
Buzoia jarri dute horretarako Alondegian, baina aukera egongo da izenak Internet bidez ere helarazteko, www.urduna.com webgunearen edo udalaren Facebook eta Twitter kontuetan. Otsailaren 28ra arte egongo da proposamenak bidaltzeko epea.
Horrez gain, Otxomaioetako kartel lehiaketa ere jarri dute abian. Martxoaren 1era arte egongo da lanak aurkezteko tartea. Lau kategoria egongo dira: 5-9 urte, 10-15 urte, 16-30 urte eta 30 urtetik gorakoak.