14-26 urte bitarteko 96 gaztek -51 neska eta 41 mutil- hartu dute parte Lonja Laket!! programaren 2. edizioan. Ai laket! Elkarteak dinamizatu du ekimena.
Hiriko 7 lonja bisitatu dituzte, bertako gazteen artean drogen kontsumoarekiko arriskuak murriztu eta erabilera arduratsua sustatzeko. Txokoetako batzuetan zenbait substantzien laginak hartu dituzte, aztertu ahal izateko. Horrez gain, hainbat hitzaldi eta tailer eskaini dituzte, hainbat gai lantzeko: drogen kontsumoa, harreman afektibo-sexualak eta bizilagunekin elkarbizitza.
Gazteek oso positiboki baloratu dute ekimena, 9,1 puntuko nota jarri baitiote.