Asteburuan jokatu zen Espainiako Atletismo Egokituko txapelketa. Guztira, 183 kirolarik hartu zuten parte La Magdalenako zelaian (Santander).
Bertan aritu zen Olaia Gurrutxaga urduñarra, eta bigarren postuan sailkatu zen emakumezkoen junior kategorian. XXII. edizioa izan du Espaniako txapelketak, eta 28 klub aritu dira orotara.
Alabaina, ez da izan Gurrutxagak eskuratutako domina bakarra. 2015etik gaur arte, honako markak hautsi ditu:
- 2015ean, Zafran (Badajoz) zilarrezko domina lortu zuen.
- 2016an, Santanderren (Kantabria) zilarrezko dominarekin etxeratu zen.
- 2017an, Zornotzan (Bizkaia) zilarrezko oroigarria eskuratu zuen.
- 2018an, Zafran, zazpigarren sailkatu zen.
Euskaldunen emaitza onak
Javi Conde klubekoen hitzetan, "jardunaldiaren maila azken urteetako onena izan zen". Basauriko taldeak guztira 12 medaila ekarri zituen Euskal Herrira: 6 urrezko, 2 zilarrezkoak eta 4 brontzezkoa. ANFAS talde nafarrak, berriz, 2 urrezko domina eta zilarrezko bat lortu zituen.