Urduñako Udalak, Bedarbide abeltzain elkarteak eta Larruazabalgo Administrazio Batzarrak akordioa lortu dute San Bitoresen aterpea eta eskorta eraikitzeko.
Hiru aldeek interesa dutenez, adostu dute udalari 17.000 euroko mailegua egingo diotela eraikuntza lanak kudeatu ditzan. Hori bai, inolako interesik gabe.
Tokiko erakundeak, ordea, 2021ean diru hori itzultzeko konpromisoa hartu du. Berez, diru-laguntzak eskatuko ditu gastuari aurre egiteko.
Printzipioz, azpiegitura horren erabilera askea izango da, baina pribatibotzat joko balitz, Bedarbidek eta administrazio batzarrak aukera izango lukete baliatzeko.