Ainhoa Ruiz de Infante eta Nora Mendizabal eta Laia Salsamendi eta Ainhoa Mendiburu sailkatu dira Emakume Master Cupeko finalerdietara

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 2a, 08:26

Ekiñe Otaola eta Yaiza Bonillak irabazi egin zuten lagunarteko partida. Txapelketan, berriz, Ainhoa Ruiz de Infantek eta Nora Mendizabalek eta Laia Salsamendik eta Ainhoa Mendiburuk osatutako bikoteek lortu zuten hurrengo faserako sailkapena. Urduñako Mugimendu Feministak koloreztatu zuen Emakume Master Cup lehiaketa.

Atzo izan zen Urduñan Emakume Master Cup txapelketako partida sorta: sei partida eta lagunartekoa. Tartean, Ekiñe Otaola eta Yaiza Bonilla aiaraldearrek hartu zuten parte, nahiz eta lehiatik kanpo aritu. Ana Aguilera eta Janire Arrizabalaga izan zituzten aurkari, eta 18-14 irabazi zituzten lagunarteko partidan. 

Emakume Master Cup-eko emaitzak

Amaia Zarrabeitia eta Irati Ugaldek Ainhoa Ruiz de Infante eta Nora Mendizabal izan zituzten lehen partidan aurrez aurre, baina ezin izan zituzten gailendu: 9-18 galdu zuten. Bigarren norgehiagoka Nagore Aramendik eta Oihana Unanuek irabazi zuten, Amaia Zarrabeitia eta Irati Ugalde 18-03 mendean hartuta. Azken partiduan Ainhoa Ruiz de Infante eta Nora Mendizabal aritu ziren berriro, Nagore Aramendi eta Oihana Unanuerekin nor baino nor. Aurreneko bikotearentzat izan zen garaipena, 18-08 emaitzarekin.

Beraz, Urduñako garaileak Ainhoa Ruiz de Infante eta Nora Mendizabal izan ziren, bi partidak irabazi baitzituzten. Ondorioz, finalerdietara igaroko dira.

Finalerdietarako beste plaza bat jokatu zen atzo Urduñanan. Ane Mendiburuk eta Laia Salsamendik 18-14 irabazi zieten Leire eta Nagore Galeanori. Ondoren, Maddi Unanuek eta Naroa Agirrek 18-16 irabazi zieten Antzuolako ahizpei. Azken partidan taldeko buru sailkatu ziren Salsamendi eta Mendiburu, Maddi Unanue eta Naroa Agirreri 18-6 irabazita. Horri esker finalerdietan Emakume Cup txapelketako finalerdietan egongo dira.

Urduñako Mugimendu Feministak bandera moreekin eta bonboekin animatu zituzten emakume pilotariak. 

Argazkiak: Aiaraldeko Mugimendu Feminista

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide