Urduñako jaietako kartel irabazleak ikusi nahi?

Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 12:16

Otxomaioetako kartel irabazleen berri eman du gaur goizean Udalak. Monica Alonso Nietoren irudiak ordezkatuko du Urduña hiriko festetan.

Monica Alonso Nieto santurtziarraren lana izan da Otxomaioetako kartel lehiaketako onena. "Ilustrazioa ikasten ari naiz, eta irakasleak txapelketaren berri eman zigun. Jaietan egona naizenez, banekien Bihotza zela pertsonaia nagusiena, baita bere heriotza urtemuga izan dela ere. Urduñarrentzat garrantzitsua delako aukeratu nuen irudi hori eta piloia", adierazi dio irabazleak Aiaraldea Hedabideari. 

500€ jasoko ditu irudiagatik. Gazteen kategoriako irabazlea, aldiz, Ilargi Gomez izan da; eta 100€ eskuratuko ditu lanagatik. 

Bestalde, umeen marrazkiak ere saritu dituzte. 4-9 urte bitartekoen artean Arrate Montejoren lana goraipatu du epaimahaiak, eta 50€ jasoko ditu eskola materialean erabiltzeko. Arrate Alarconek, berriz, 40€ izango ditu bigarren postua lortzeagatik, material akademikoan baliatzeko. 

Argazkiak: Urduñako Udala
Testua: Izar Mendiguren Cosgaya

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide