Urduñako Abesbatza izango da Otxomaio Jaietako pregoilaria

Aitor Aspuru Saez 2019ko mar. 15a, 10:20

Urduñako abesbatza Santa Cecilia musika bandarekin egindako emanaldian. / Urduñako Udala

Abesbatzak 50 urte bete ditu aurten. Horrez gain, Jai Batzordeak Santiago txurro-denda aukeratu du txupinero.

Jai Batzordeak asteazkenean erabaki zuen Urduña Abesbatza izango dela aurtengo Otxomaio jaietako pregoilaria. Kultura taldeak 50 urte bete berri ditu, eta Arantza Agirre abesbatzako kidearen esanetan, euren apustua zen pregoilari izatea data berezi horretan.

Agirrek erantsi duenez, harrotasunez hartu dute berria: "Ospakizun bereziak dira Otxomaioak eta guk izango dugu aukera herritar oro ordezkatzeko". Euren asmoa da pregoi bizia eta arina egitea, "baina antolakuntzarekin hitz egin arte ez dugu ezer prestatuko", argitu du Arantza Agirrek.

Bestetik, Santiago txurro-denda kudeatzen duen Barakaldoko familia izendatu dute txupinero. Juana Santiagok “oso pozik” jaso du albistea. Hala ere, harrituta dagoela adierazi du: “Ez dakit jendea nola oroitu den gutaz”. Santiagok gogoratu du bere gurasoak hasi zirela Otxomaioetan lanean orain dela 60 urte. Ordutik, lagun on ugari egin ditu hirian: “Urte 1 nuenetik nator jaietara!”.

Hirugarren urtez Otxomaio Jaietako Batzordeak herri galdeketa antolatu du, herritarrek proposatzeko 2019ko festen pregoilaria eta txupin jaurtitzailea. On line galdetegia zabaltzeaz gain, Alondegian bozkatzeko buzoia jarri zuten horretarako. "Guztira urduñarren 155 proposamen jaso eta baloratu dira", adierazi du udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide