CD Orduñako gizonezkoen lehen taldea denboraldi itzela egiten ari da. Hogeita bostgarren jardunaldia igaro berritan, lehen postuan daude gorritxoak. Larunbatean jokatu zuten bigarrenen kontra -Ibarsusi taldea- eta 3-3 bukatu zen partida. Ondorioz, igoera postuetan dago eskualdeko kluba.
Lehen itzulia bigarren postuan bukatu zuten urduñarrek, 9 partida irabazita, bat berdinduta eta bat galduta. Alabaina, bigarren bueltan Ibarsusiri gailentzea lortzen ari dira.