Gaur ireki dute Otxomaio jaietako Aurresku eta Fandango eta Arin-arin txapelketan izena emateko epea. Txapelketan parte hartzeko mezu elektroniko bat bidali beharko da otxomaiotxapelketa@hotmail.com helbide elektronikora. Apirilaren 12ra arte egongo da horretara epea.
Maiatzaren 4an egingo dute norgehiagoka Foru plazan, arratsaldeko seietan. Erauntsi dantza taldeak antolatu du ekimena, Urduñako Udalaren laguntzarekin.
