Urduñako Bitxobola talde ekologistak ibaia garbitzeko auzolana antolatu zuen igandean. URA agentziarekin batera atondu zuten ingurunea. Urduñako Udalak sare sozialetan eskertu du ekimena, baita herritarren parte hartzea ere: "Eskerrik asko! Guztion artean Urduña hobetzen dugu!". Zehazki, Landatas eta Arbieto arteko ur bideko elementuak baztertu zituzten.
Duela hiru urte inguru sortu zuten Bitxobola taldea. Aiaraldea hedabideari adierazi diotenez, ez da izan ibaira jo duten aurreneko aldia: "Urrian beste auzolan bat egin genuen". Horrez gain, bi afari ekologiko antolatu dituzte aurten.
Argazkiak: Urduñako Udala