Datorren apirilaren 6an egingo dute Urduñako Gazte Eguna. Egun osoko egitaraua prestatu dute gazte asanbladako kideek, hainbat ekintza berezirekin.
Besteak beste, egun horretan jokatuko dira Aiaraldeko Frontenis Txapelketaren finalak. “Horrek eskualdeko gazte asanbladek egunean zuzenki parte hartzea bermatzen du, giro ezin hobea izango dugunaren seinale”, ziurtatu dute antolatzaileek.
Nabarmendu dutenez, “bi funtzio nagusi” beteko ditu gazte egunak. “Alde batetik, Urduñan gazte asanblada antolatu bat dagoela erakustea, herriko gazteekin eta gazteontzat egitarau polita aurrera ateratzeko gaitasuna duena. Bestetik, gazte berriak aktibatu eta asanbladan eragiteak duen garrantzia ikusaraztea”.
Hemen ikus daiteke egitaraua osoa:
Bazkarirako tiketak salgai jarri dituzte dagoeneko, ondorengo tabernetan: Urduñako Mugalde eta Lupardikan, Amurrioko Txokogorrin eta Laudioko Bazter eta Ilargin.
Urteko plangintza
Asanbladako kideek jakinarazi dute “oso gogotsu” daudela. “Gorakada eta beherakadak ditugu, beste edozein mugimenduk bezala, baina geroz eta gazte gehiago biltzeko apustu argia dugu”. Gauzak hala, Gazte Egunaren ostean, beste hainbat egitasmori helduko diete. Besteak beste, Otxomaioetan kontzertu batzuk antolatzea dute buruan, Txupinazo egunean.
Iazko gazte egunaren bideoa:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!