Urduñako Udalak zenbait obra abiatu ditu azken egunetan. Prentsa oharrean adierazi dutenez, atzo hasi ziren Foru Plaza konpontzeko lanak. "Trafikoa dela eta, apurtuta zeuden lauzak konpontzea izango da horien helburua. Hurrengo bi asteetan lanean arituko dira erresistentzia handiko material berritzailea instalatzeko".
Dena den, froga pilotua izango da, aurreratu dutenez: okerren dagoen gunetik hasi dira, eta "emaitza ikusita aztertuko da plaza osoan egitearen aukera". Bien bitartean, ordea, trafikoa moztuta egongo da Foru plazan ibilgailuentzat.
Mural margoketa
Bestalde, Harategi kalean murala egiten ari da Aaron Diego Escauriaza. Guztira, 200 metro koadroko neurria izango du, eta Urduñako hiru argazki irudikatuko ditu. "Horiek islatzeko 200 spray poto beharko ditu", aipatu du bitxikeria gisa Urduñako Udalak. Apirilean aurreikusi dute margolana amaitzea:
