Umeentzako jolasak eta kalejira egon ziren goizean. Herri bazkaria egin zuten gero, eta arratsaldean frontoira abiatu ziren Kun-kun batukadaren erritmora, bertan jokatu baitziren Aiaraldeko Frontenis Txapelketako finalak.
Orozko eta Amurrioko kirolarien artean izan zen azken norgehiagoka, eta azken herri horretako kideak gailendu ziren. Ekitaldia egin zuten ondoren. Bertan, bi hamarkadetako ibilbidea gogora ekarri eta Urduña “antolatzen eta ehuntzen” jarraitzeko konpromisoa erakutsi zuten asanbladako kideek.
Gauean, aldiz, musika eskaintzak hartu zuen nagusitasuna: Ostabe, Moonshine Wagon eta Akerbeltz taldeak igo ziren Foru plazako oholtzara.
Argazkiak: Antonio Muñoz, Ander Fernandez eta Txabi Alvarado