Tximinia batean piztu da sua, baina larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta egoera bideratzea lortu dute. "Bi solairutako etxea zen, sute nahiko handia izan da", zehaztu dute Aiaraldeko suhiltzaileek. Eskualdeko suhiltzaileak egon dira bertan, besteak beste, eta Aiaraldea hedabideari azaldu diotenez kalteak materialak bakarrik izango dira, "ez da zauriturik egon". Ezbeharraren berri izatean Arabako suhiltzaileak jo zuten Urduñara, eta Bizkaikoek hartu zieten lekukoa iritsitakoan.
Oharra: Aiaraldea hedabideak atzo plazaratutako geolokalizazio mapan oker bat dago, ezbehar eremua aldameneko baserrian gertatu zen.