aiaraldea.eus

Atzo jokatu zen Urduña Hiria gazteen junior Master klasikoa

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kirola  Urduña
Atzo jokatu zen Urduña Hiria gazteen junior Master klasikoa

Urduñako Txirrindulari Elkarteak 47. aldiz antolatu zuen proba. Lander Lartitegi izan zen azkarrena 94 kilometroko zirkuitua osatzen.

Atzo izan zen Urduña Hiria juniorren master klasikoa. Urduñako Txirrindulari Elkarteak antolatutako 47.norgehiagoka izan da. 10:00etan abiatu ziren partaideak Foru plazatik, eta zazpi itzuli eman behar izan zizkioten Urduña inguruetan prestatutako zirkuituari. Zehazki, Arbieto, Aloria, Artomaña, Delika eta Urduña lotzen zituen itzuliak; 94 kilometro.

Guztira 21 taldek hartu zuten parte, Euskal Herrikoak zein kanpokoak (Avila, Leon, Asturias, Kantabria eta Burgosekoak, hain zuzen). Lander Lartitegi (Nabiga360/Gesicar) izan zen garailea, 2:17:59ko markarekin. Haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Gaizka Ansola (Ekin) eta Jorge Gonzalez (MMR Academy). Mendiko saria Lander Lartitegirentzat izan zen, eta taldekako aipamena MMR Academyrentzat.

Urduñako Txirrindulari Elkarteko Asier Oiartzabal pozik azaldu da emaitzarekin: "120 lasterkari inguru egon dira Urduñako kaleetan. Gainera, emakumeak ere aritu dira lehian, UCI Bizkaia-Durango eta Euskadi Fundazioa, besteak beste".

Argazkiak: Antonio Muñoz
Testua: Izar Mendiguren Cosgaya

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa