Lurraldeko Lehen Mailara igotzea lortu du CD Orduñak, Zorrontzakori 4-2 irabazita. Asteburuan jokatu zuten partidua Arbietoko zelaian. Jon, Gorka eta Escubi izan ziren gol egileak, garaipena talde osoarena izan zen arren. Liga ez da amaitu oraindik, baina asteburuan lortutako garaipenarekin urduñarrek matematikoki eskuratu dute igoerarako txartela.
Lorpena historikoa dela esan daiteke, CD Orduñak 26 urte baitaramatza kategoria horretan lehiatu gabe. Aaron Martini dedikatu zioten garaipena. Taldekide guztiek argazkia atera zuten iaz zendutako gaztearen omenezko pankartarekin.
Taldeak jarraian lortzen duen bigarren igoera izan da honakoa, iaz pasa baitziren Erregional 2. Mailara: