Urduñako Txirrindulari Elkarteak hirugarrenez antolatu du "Urduña Hiria zikloturismo topaketa". Ekainaren 30ean izango da, hileko azken igandean. Urduña izango da topaleku nagusia, nahiz eta goizeko bizikleta ibilaldia inguruko lurretan barrena hedatuko den.
Federatuentzat 20€ balioko du inskripzioak, eta gainontzekoentzat 25€. Parte hartzeko internet bidez eman beharko da izena. "Egunean bertan 30€ balioko du dortsalak", adierazi dute antolatzaileek.