Larunbatean hasiko da III. Urduñako Mendi Lasterketan parte hartzeko izen-ematea. Azaroaren 10ean izango da zita Urduñan. Aurtengo ekimenaren baitan, bi ibilbide eskainiko dituzte, 18 kilometrokoa eta 29 kilometrokoa. Apuntatzeko internet bidez egongo da aukera, Sportmaniacs webgunearen bidez. "Indarrak aurten bi mendi lasterketetan jarriko ditugu", adierazi du Anartz Gonzalez kideak. Modu horretan nahi dute probaren kalitatea eta korrikalarienganako harremana handitzea, "maratoiko indar guztiak proba motzago batean jarri nahi ditugu, lasterkariak zaintzean".
Maratoia bertan behera
Urduñako Mendi Maratoiari dagokionez, bertan behera utzi dute proba, lan arazoengatik antolakuntza taldea txikitu baita. Ekimena aurrera ateratzeko boluntario kopurura iristeko ere zailtasunak aurreikusi dituzte. Hargatik, "min handiz" adierazi dute urte honetan ez dela maratoirik egongo.
