Atzo Ertzaintzak emakume bat eraman behar izan zuen Gurutzetako ospitalera helikopteroa erabilita. Antza, emakumeak Antiguako Amaren monumentura joan nahi zuen eta bidean ondoezik sentitu zen. Botaka egin ostean, larrialdi zerbitzuekin jarri zen harremanetan.
Mendira abiatu zen anbulantzia bat eta Ertzaintzaren helikopteroa eta, azkenean, erabaki zuten aukerarik onena zela helikopteroz Gurutzetako ospitalera eramatea.