Hainbat obra egingo dute Arbieton uda honetan. Futbol-zelaiko belarra kenduko dute eta beste material bat jarriko dute horren ordez. Udalak nabarmendu du Lezama eta Zubietako zelaiek soilik dutela mota horretako belar artifiziala. Gauzak hala, Arbietoko zelaia “Euskal Herrian erreferentea” bilakatuko da, tokiko erakundearen ustez.
Beste lan batzuk ere egingo dituzte kirol-azpiegituretan: aldagelak berritu, ateak aldatu eta paretak zein sabaia hobetuko dituzte. Irailerako amaituak egongo dira konponketa guztiak, zelaia denboraldi berrirako prest egon dadin.