Txarlazo mendi taldeak Ama Birjinaren inguruan ospatuko du Santiago eguna. Ohi bezala, erromeria egingo dute bertan.
9:30ean izango da igoera hitzordua. Hain zuzen, Foru plazan izango da aurreneko zita. Hala, 11:30ean meza egongo da tontorrean. Gainera, txosna jarriko dute Txarlazoko landetan bokata, edari eta musikarekin.
Antolatzaileen esanetan, Leoiko lurretan izango da ospakizuna. Ondorioz, kanpatzea eta sua egitea debekatuta dagoela gogorarazi dute prentsa oharrean, baita arduraz jokatzeko eskatu ere: "Txarlazo mendi taldeak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain, aipatutako arauak hausteagatik ipin ditzaketen isunen aurrean".