Santiago Eguna dela-eta, egunpasa antolatu zuen Txarlazo Mendi Taldeak Ama Birjinaren inguruan. Foru plazatik atera ziren mendizaleak, eta mezaren ondotik erromeria izan zuten tontorrean. Txarlazo taldeak txosna jarri zuen, jatekoa eta edatekoa eskaintzeko.
Jasone Ariño taldekidearen esanetan, oso positiboa da balorazioa: "Jende asko hurbildu zen Txarlazora, oso giro ona egon zen. Edari gabe geratu ginen bero handia zegoelako, hurrengo urteetarako zuzentzen saiatuko garen akats bat da hori". Ibilaldira batu zirenei eskerrak eman dizkio urduñarrak: "Txarlazora igo ziren guztiei eskerrik ask oesan nahi diegu, eta gure irteeretara animatzeko".
Argazkiak: Jasone Ariño, Txarlazo Mendi taldea