Kirol pista berria jarri dute Terreron, eta Arbietoko futbol zelaian belarra aldatuko dute

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 4a, 10:54
Terrero auzoan ireki dute pista berria. / Urduñako Udala

Arbietoko futbol zelaian konponketa ugari egin dituzte eta belar artifizial berria jarriko dute. Terrero auzoan, aldiz, erabilera anitzeko kirol pista eraiki dute.

Aste honetan zabaldu dute kirol eremu berria. Terrero auzoan kokatu dute erabilera anitzeko kantxa. Itziar Biguri Ugarte alkateak Aiaraldea hedabideari adierazi dionez, udaberrian hasi ziren lanak: “Faseka joan gara egiten. Lehenbizi lurra jarri genuen, gero zorua margotu, eta azken aste honetan futbol ateak eta saskibaloirako kanastak”. 

Urduñako Udalaren arabera, 24 orduz egongo da zabalik, “erabileraren arabera baloratuko dugu ordutegia murriztu edo ez”. Izan ere, eremua hesitu dute, eta badaezpadarako atea jarrita dago. “Momentuz irekita mantenduko dugu, baina itxi egingo dugu beharra ikusiz gero”, zehaztu du gobernuburuak. 

Arbieto, eraberrituta

Bestalde, Arbietoko futbol zelaian moldaketa ugari egin dituzte. “Belar artifiziala aldatzen ari dira orain. Irailerako bukatuta egotea espero dugu”, erantsi du Biguri Ugartek.

Berez, puntako belar artifizial berria, Euskal Herrian bakarrik Lezaman eta Zubietan dago horrelako materiala. Guztira, 272.194,82 euro bideratuko dituzte horretara.

Lurrarena ez da, ordea, burututako atonketa bakarra: “Teilatua eta aldagelak ere konpondu ditugu”.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide