Koroatze jaien baitan egingo dute aurtengo Urdufolk jaialdia ere. Hilabeteko azken bi egunak baliatuko dituzte horretarako, 30 eta 31. Ohi bezala, nazioarteko banden lehiaketa antolatu dute, eta berriki jakinarazi dituzte finalerako hautatutako taldeak: Kimu Txalaparta (Euskal Herria), Tündra (Errioxa), Innerlands (Valentzia) eta Parradust (Euskal Herria). "Hemendik aparte hartu duten talde guztiei eskertu nahi diegu", adierazi dute.
Bestalde, asteburuan taularatuko diren talde gonbidatuak aurreratu dituzte. Ostiralean -abuztuaren 30ean- Euskal Herriko Enekora taldea izango dugu Urdufolk jaialdian, eta larunbatean -abuztuak 31n- Lépoka (Castellon de la Plana)".
Kontzertuen bideoak
Nola lehiaketan hala jaialdian, ondorengo taldeek girotuko dute Foru plaza. Ostiral eta larunbat gauean izagno dira emanaldiak.